PAZ GONZÁLEZ "Ikasleak faltan sumatzen ditut"
Pazek esan zigun nahiko ondo daramala konfinamendua. Etxean egotea gustatzen zaiola, ez du jendeak duen irteteko beharrik. Gauza txikiez gozatzen duela, baina horrela lan egitea ez zaiola gustatzen esaten du. Oso hotza egiten zaio, faltan sumatzen gaitu.
Berarentzat gogorrena izan zen klase birtualak ondo kudeatzeko zer eta nola egin.
Lanaren aldetik, esan zuen oso lan handia egiten ari direla irakasleak. Berak pentsatzen du oraingo egoera mantentzen bada, irailean bueltatuko garela. Hori bai gure osasuna bermatzeko neurri batzuk hartu beharko ditugula uste du.
Esan digu gauza pila bat egin dituela: Alde batetik, programazioak egokitu ditu eta material berriak edota jarduera berriak sortu ditu; Beste alde batetik, ikasleekin saiatzen da komunikazioa hurbila izaten, haien egoera eta arazoak entzuten eta ulertzen saiatzeko.
AINARA ARANA “Ondo eraman dut konfinamendua, herri txiki batean bizi naizelako”
Nahiz eta familia alboan izan, kontaktu telematikoa izan du senideekin. 10-12 orduz egon da lanean: aurkezpenak, bideoak prestatzen, lanak zuzentzen…
Bere ustez, klasera bueltatzeko “mix” bat egingo dugu, klase presentzialak eta birtualen artean. Klaseetan jende gutxiago eta banaka egongo dira.
SUSANA SANCHO “Urbin eraginkorrak izan gara”
Susanak bere konfinamenduaz hitz egin zigun. Esan zuen "egunak eta egunak" egon zirela, baina orokorrean ondo. Berarentzat gogorrena izan zen ama eta ahizpak ez ikustea. Lanari dagokienez, esan zuen ikasleak eskura ez izateak lana bikoiztea ekarri zuela, eta horren ondorioz, nahasmendua egon zela informazio faltagatik. Berak pentsatzen du irailean institutura itzuliko garela, baina uste du birusaren mehatxua hor dagoela. Pentsatzen du, urbi institutuan konfinamendu hasi zenean, oso eraginkorrak izan ginela eta berehala kontaktuan jarri ginela. Arazoei orokorrean aurre egin diegula dio, baina ez dugula laguntza handirik izan erakundeetatik.
ARAZOAK
Berrogeialdi honetan, arazo larrienetariko bat familia ez ikustea izan dela esan digute orokorrean. Ohituta gaude familia ia egunero ikusten eta orain, hainbeste denbora ikusi gabe, ba zaila egin zaigu. Familia ez ikusteak ondorio batzuk ekarri ditu: egunero edo ia eguneroko bideo-deiak egitea, mezuak bidaltzea… Baina familiarekin hitz egin eta bideo-deien bidez ikusi ahal izan ditugun arren, oso zaila izan da pertsona horiekin ez elkartzea.
Beste arazoenetariko bat, ikasleak klasean ez egotea dela esan digute irakasle gehienek. Hori kaos bat izan zen hasieran, lan asko izan baikenituen, eta ez genuen meet-en bidez klase askorik egiten eta apur bat nahasten ginen. Gero meet-ekin hobetu zen gauza, zeren gauzak azaldu ahal zituzten, hobeto ulertzeko. Berreskurapenak egitea ere arazoa izan da. Batzuek lanak ipintzen dituzte, beste batzuek meeten bidez galderak egiten dituzte, eta oso arraroa da.
Irakasleentzat lan handia izan da programazio guztia prestatzea. Oso zaila izan da irakasleentzat, programatuta zeukaten guztia hirugarren hiruhilekorako meet-en bidez azaltzea. Ikasle batzuek ez dute batzuetan wifirik eta orduan ezin dituzte lanak egin. Ez da gauza bera etxean ikastea edo institutuan ikastea.
Irakasleek jartzen dituzten web-orri asko ez ditugu ondo ulertzen. Horretaz aparte meet-en bidez ez dira gauzak oso ondo azaltzen, eta zaila da askotan ulertzea. Gauzak askoz argiago ulertzen dira klasean egonda.
No hay comentarios:
Publicar un comentario