viernes, 12 de junio de 2020

IRAKASLEEN IRITZIAK by Iraia Orozko, Alazne Corvo, Itsasne Valenzuela eta Bachir Limam



PAZ GONZÁLEZ "Ikasleak faltan sumatzen ditut"

Pazek esan zigun nahiko ondo daramala konfinamendua. Etxean egotea gustatzen zaiola, ez du jendeak duen irteteko beharrik. Gauza txikiez gozatzen duela, baina horrela lan egitea ez zaiola gustatzen esaten du. Oso hotza egiten zaio, faltan sumatzen gaitu. 

Berarentzat gogorrena izan zen klase birtualak ondo kudeatzeko zer eta nola egin.

Lanaren aldetik, esan zuen oso lan handia egiten ari direla irakasleak. Berak pentsatzen du oraingo egoera mantentzen bada, irailean bueltatuko garela. Hori bai gure osasuna bermatzeko neurri batzuk hartu beharko ditugula uste du.   

Esan digu gauza pila bat egin dituela:  Alde batetik, programazioak egokitu ditu eta material berriak edota jarduera berriak sortu ditu; Beste alde batetik,  ikasleekin saiatzen da komunikazioa hurbila izaten, haien egoera eta arazoak entzuten eta ulertzen saiatzeko. 


AINARA ARANA “Ondo eraman dut konfinamendua, herri txiki batean bizi naizelako”

Nahiz eta familia alboan izan, kontaktu telematikoa izan du senideekin. 10-12 orduz egon da lanean:  aurkezpenak, bideoak prestatzen, lanak zuzentzen…

Bere ustez, klasera bueltatzeko “mix” bat egingo dugu, klase presentzialak eta birtualen artean. Klaseetan jende gutxiago eta banaka egongo dira.


SUSANA SANCHO “Urbin eraginkorrak izan gara”

Susanak bere konfinamenduaz hitz egin zigun. Esan zuen "egunak eta egunak" egon zirela, baina orokorrean ondo. Berarentzat gogorrena izan zen ama eta ahizpak ez ikustea. Lanari dagokienez, esan zuen ikasleak eskura ez izateak lana bikoiztea ekarri zuela, eta horren ondorioz, nahasmendua egon zela informazio faltagatik. Berak pentsatzen du irailean institutura itzuliko garela, baina uste du birusaren mehatxua hor dagoela. Pentsatzen du, urbi institutuan konfinamendu hasi zenean, oso eraginkorrak izan ginela eta berehala kontaktuan jarri ginela. Arazoei orokorrean aurre egin diegula dio, baina ez dugula laguntza handirik izan erakundeetatik.


ARAZOAK

Berrogeialdi honetan, arazo larrienetariko bat familia ez ikustea izan dela esan digute orokorrean. Ohituta gaude familia ia egunero ikusten eta orain, hainbeste denbora ikusi gabe, ba zaila egin zaigu. Familia ez ikusteak ondorio batzuk ekarri ditu: egunero edo ia eguneroko bideo-deiak egitea, mezuak bidaltzea… Baina familiarekin hitz egin eta bideo-deien bidez ikusi  ahal izan ditugun arren, oso zaila izan da pertsona horiekin ez elkartzea.

Beste arazoenetariko  bat, ikasleak klasean ez egotea dela esan digute irakasle gehienek. Hori kaos bat izan zen hasieran, lan asko izan  baikenituen, eta ez genuen meet-en bidez klase askorik egiten eta apur bat nahasten ginen. Gero meet-ekin hobetu zen gauza, zeren gauzak azaldu ahal zituzten, hobeto ulertzeko. Berreskurapenak egitea ere arazoa izan da. Batzuek lanak ipintzen dituzte, beste batzuek meeten bidez galderak egiten dituzte, eta oso arraroa da.

Irakasleentzat lan handia izan da  programazio guztia prestatzea. Oso zaila izan da irakasleentzat, programatuta zeukaten guztia hirugarren hiruhilekorako meet-en bidez azaltzea. Ikasle batzuek ez dute batzuetan wifirik eta orduan ezin dituzte lanak egin. Ez da gauza bera etxean ikastea edo institutuan ikastea.

Irakasleek jartzen dituzten web-orri asko ez ditugu ondo ulertzen. Horretaz aparte meet-en bidez ez dira gauzak oso ondo azaltzen, eta zaila da askotan ulertzea. Gauzak askoz argiago ulertzen dira klasean egonda.





GURASOAK by Gaizka Duran, June Beobide, Maddi Izaguirre eta Iker Palla.


MARISA LARREA LEKUNBERRI. 3. mailako  Gaizka Duranen ama. “ Familiako harremanak hobetu dira konfinamenduan”

Marisak esaten du saiatu dela entretenituta egoten. Yoga eta gozogintzan aritu da, eta lankideentzako maskarillak egiten egon da.

Denbora libre asko izan duenez,  bere amaginarrebari laguntzen egon da. 

Bere familiako inor ez da gaixorik egon, eta pozik dago. Asko meditatu du eta konfinamenduak balio izan dio mundua zaindu behar dugula, eta eskuzabalagoak izan behar dugula gogoratzeko.


SILVIA SANTAMARIA. Maddi Izaguirre 3.mailako ikaslearen ama. “Erizaina naizenez, etxetik kanpo egin dut lo, etxekoak babesteko”

Osakidetzako erizaina da, eta Koronabirusa aurrez aurre bizi du. Bere familia babesteko beste pisu batera bizitzen egon da, baina bere familia faltan sumatu du.

Bere bizimodua guztiz aldatu zen eta neke fisiko eta psikologiko handia izan du.


MIKEL BEOBIDE URIGOITIA. June Beobide 3.mailako ikaslearen aita. “Asteburuak ezberdinak izaten saiatu naiz”

Errutina bat eraman du eta ez du arazo handirik izan.

Lanean egon da eta egunero saiatu da errutina bat eramaten: korrika egin, erosketak ...

Asteburuak ezberdinak egiten saiatu da, terrazan musika ipintzen etab.

Orokorrean ondo eraman du konfinamendua. Alabari batzuetan lagundu dio etxerako lanekin.


SONIA RODERO. Iker Pallaren ikaslearen  ama. “ Guraso nagusiak ditut eta ezin izan naiz beraiekin egon”

Sonia ERTE egoeran egon da. Semeari etxerako lanak egiten lagundu dio eta egunero egin du ariketa fisikoa. Senide bat ospitalean izan du, eta gurasoengana ezin izan da gehiegi hurbildu, oso nagusiak direlako.


IRADOKIZUNAK

Urte honetan, pandemia bat bizi dugu. Arazo asko erakarri ditu, gure eguneroko bizitza atzera utzi behar izan baitugu. Horren ondorioz, 3.D-ko ikasleok, proiektu bat egitea erabaki dugu, gure taldearen kasuan, gurasoengan eta etxean sortu diren arazoez informazioa aurkeztuko dizuegu. Proiektu honen bidez, gurasoen eguneroko bizitza berrogeialdian nola bizi duten ikusi dugu.


JANTOKIA by Sarai Giosanu, Ander Saíz, Jon Fernández ,eta Naia Martín


Koronabirusa dela eta, gure institutuan gauza asko aldatuko dira. Gure taldean jantokiko egoeraz arduratu gara. Ninbe arduraduradunari eta DBH3ko Uxue Carreira ikasleari inkesta bat egin diegu beraien iritzia jakiteko. Hemen daude haien erantzunak eta haietatik atera ditugun ondorioak.


NINBE ARRARTE:
Ninbe Arrarte jantokiko arduraduna da eta konfinamendu hau ondo eraman du. Ninbek irakurtzea, bizikletan ibiltzea, erosketak egitea… gustuko ditu. Nibek uste du jende murrizketa nabaria egongo dela jantokian. Izurriak bere lanean eragina izango duela dio: jantokiko arduradunengan, jende murrizketan... Berak esan du eragin handia izango duela. Ume gutxiago espero direla dio. Eraginik handiena jantokiko begirale eta langileengan nabarituko dela dio. Nibek uste du izurri honetan hobetuz goazela baina oraindik bide luzea geratzen dela dena berriro berdin egoteko. Ez du uste ikasleok institutura bueltatuko garenik.


UXUE CARREIRA (3DBH):
Uxuek ez du uste jantokia irekiko dutenik, han maila guztietako jendea elkartzen delako. Jantokia irekiko balute Uxue ez litzateke apuntatuko ez duelako arriskatu nahi.Uxuek jarriko lituzkeen neurriak jantokira bueltatuko bagina, sartu baino lehen eskuak garbitzea litzateke.


IRADOKIZUNAK
Jantoki arazoetako bat izango da begirale gutxiago egongo direla ez delako hainbeste jende apuntatuko. Orduan pertsona horiek (begiraleak) lanik gabe geratuko dira edo ERTE-an. Proposatzen duguna da, begiraleak ERTE-an ez geratzeko, janari enpresak institutuan lanean geratu ezin dutenei, beste nonbaiten lana ematea da. Beste arazo bat garbitasuna eta espazioa izango dira. Garbitasuna oso garrantzitsua izango da eta derrigorrekoa. Desinfektatzeko hidroalkohola erosi beharko dute eta mahai eta aulkiak garbitu beharko dituzte txanda bakoitzean. Platerrak, goilarak, sardexkak ere… tenperatuta altuetan garbitu beharko dira. Espazioa mugatua izan beharko da eta pertsona bakoitzaren artean 2 metro egon beharko dira, beraz txanda gehiago egitera behartuta egongo dira.
Irailean itzultzen garenean, jantokirik ez balego, umeak hasi beharko lirateke ikasten bazkaria egiten, beren familiek agian ez baitute denborarik izango haientzat bazkaria egiteko. Horregatik, ikasi behar dute bazkaria egiten. Diziplina arazo gutxiago egongo dira, ume gutxiago egongo baitira jantokian, eta horregatik, ez da diziplina arazorik egongo. Bestalde, Koronabirusa zabaltzen ez jarraitzeko, higienea mantendu eta hobetzeko, hainbat hornidura materiala erosi beharko dute jantokian eta baliabide edo material horiek dirua balio dute, beraz, jantokikoek diru gehiago beharko dute.

jueves, 11 de junio de 2020

IKASLEEN IRITZIAK by Ugaitz Ruiz, Laida Cascos, Izan Santos, Maialen Valle eta Maider Ortega



IRATI PAEZ. Batxilerreko lehenengo mailako ikaslea.
Iratiri Urbi institutuko gehien gustatzen zaion gauza jende asko dagoela da. Bere ustez, jantokiak handiagoa izan beharko luke.
Birusagatik ikastetxeak jarri dituen ebaluazio irizpide berriekin ados dago orokorrean, ikasgaien arabera oso ezberdinak izan diren arren.


USUNE SERRANO. DBH-ko Bigarren mailako ikaslea.
Usuneren ikasgai gustukoena Mate da. Institutuko ordutegiari dagokionez, berak 14: 15ean nahiago luke Urbitik ateratzea.
Bestalde, koronabirusaren egoera kontuan hartuta, Usunek uste du klaseen antolaketak eta ebaluazio irizpide berriak egokiak direla.


LANDER CASCOS. DBH-ko Lehenengo mailako ikaslea.
Landerren ustez, patioko estalkia aldatu beharko lukete, euria egiten duenean ura sartzen delako eta gehien gustatzen zaion lekua gimnasioa da. 


JOAR FIGAL. DBH-ko hirugarren mailako ikaslea.
Joarren ustez, Urbiko abantailaren bat da bi motatako arbelak ditugula klaseetan. Irakasle batzuek irakasteko metodoa aldatu behar lukete, Joarren ustez, eta ez hainbeste teoria eman.


IRAIDE MARTIN DBH laugarren mailako ikaslea.
Iraidek, ikasle gehienok bezala, proiektuak nahiago ditu azterketak baino. 
Egoera hau kontuan hartuta, Iraidek pentsatzen du klase guztiak ez direla ondo antolatuta egon eta ebaluazio irizpide guztiak ez direla egokiak izan ikasgai guztietan. 

IRADOKIZUNAK
Kaixo, Urbiko taldea. Konfinamenduaren eragina neurtu nahi izan dugu talde ezberdinetan: zuzendaritza, irakasleak, jantokia... Guk, batez ere, ikasleen galdetegi batzuk egin ditugu eta hemen atera ditugun ondorioak idatziko ditugu. 
Lehenengoz, Urbiko komunetan irailerako aldaketa bat egin beharko lukete, esaterako, paper eta xaboi gehiago jarri. 
Ordutegiari dagokionez, Ikasle guztiek pentsatzen duten moduan, ordutegi jarraia izan beharko genuke, hau da, egun guztietan 14:15etan institututik atera. Guk uste dugu denbora gehiago beharko genukeela etxean ikasteko eta bestelako ekintzak egiteko. Konfinamendu garaian denbora gehiago izan dugu, eta ez gara hainbeste estresatu.
Lehenengo eta bigarren mailako ikasleengan eragina duen gauza bat, patioko aterkia da. Apurtuta dagoenez, euria egiten duenean ura sartzen da, eta ikasleak bustitzen dira. Institutuko zuzendariei eskatuko genieke telaituan dauden zuloak estaltzeko.
Bestalde, ikasle askok pentsatzen dute irakasleen ebaluazio irizpide berriak eta klaseak emateko moduak ez direla egokiak egoera hau kontuan hartuta.
Horretaz, hausnartzea eskatuko genieke.
Eta amaitzeko, gehienek nahiago dituzte proiektuak azterketak baino, ikasteko modu hobea baita.
Espero dugu iradokizunak baliagarriak izan daitezen.



miércoles, 10 de junio de 2020

AITONA-AMONAK ETA GURASOAK by Aroa Calderón, Julene Gomez, Maialen Serrano eta Marta Casado



LUCIANO SUMOZAS (Martaren aitona)
“Gustatzen zait gaztea nintzeneko argazkiak ikustea, eta jada ez dauden senide horiek guztiak gogoratzea. Argazki horiek nire bizitzako garai oso zoriontsu batera naramate.”
“Uste dut bidegabekeria dela osasun-langileek beharrezko materiala ez izatea. Pertsona gisa, langile horiek berekoiagoak izango balira, ez bailukete horrenbeste egin beharko. Egin beharrekoa baino askoz gehiago egin dute. “
“Egoera honetako gogorrena nire senideak eta lagunak ez ikustea izan da. Konturatu naiz uste nuena baino askoz gehiago maite ditudala.”


FRANCISCA POZUELO (Martaren amona)
“Niretzat oso gogorra da nire lagunak eta nire familia ez ikustea, haiekin ez egotea. Faltan ditut. Lehen ia egunero ikusten nituen, eta birusaren erruz, pantaila baten bidez bakarrik ikus ditzaket.”


MARÍA ANGELES MORENO (Juleneren amona)
“Ez dut uste berrogeialdiak inolako alde positiborik duenik.”
“Niretzat gogorrena familia aurrean izatea eta ezin besarkatzea izan da.”


CONRRADO GALLEGO (Juleneren aitona)
“Egunero, datuei eta berriei adi nago, izurria noiz arinduko... “
“Kezkatuta nago, arrisku gehien duten pertsona taldearen barruan sartzen naizelako. Gainera, bihotzeko arazoak ditut, kardiopatia bat, eta beste gauzaren bat ere. Beldurra baino, ardura.”
“Egunero ikusten ditut albisteak, zifrak jaisteko zain nagoelako. Datu positiboak zein negatiboak eragina dute nire egunerokoan.”
“Guztia aldatu da. Nire bizitzaren erritmoa guztiz aldatu da. Lehen ohitura batzuk nituen, orain egin ezin ditudanak.”


CLEMENTE GÓMEZ  (Juleneren aitona)
“Oso beldurtuta nago. Iaz ospitalean egon nintzen eta hainbat gaixotasun izan ditut. Ez dut pentsatu nahi gaixotasun honetaz kutsatuko banintz zer gertatuko litzaidakeen.”
“Nire semeari esker ondo bizi naiz. Janaria prestatzen dit, erosketak egiten dizkit, eta behar ditudan botika guztiak ekartzen dizkit.”
“Nire bilobek egunak pozten dizkidate. Egunero deitzen naute, baina faltan ditut.”


ZORIONE SOBRÓN (Aroaren ama)
“Nekatuta eta aspertuta nago berrogeialdi honetan, ezin ditut gauza asko egin eta.”
“Nire bizimodua aldatu egin da, lan gehiago daukat eta etxean jende gehiago ere badut.”
“Nire gurasoen ardura dut, oso nagusiak dira eta egunero deitzen ditut.”


Kaixo, Urbiko jendea!

Hilabete hauetan, dakizuenez, berrogeialdian egon gara etxetik atera ezinik, koronabirusaren erruz. Pertsona batzuek ondo aurre egin diote egoerari, baina beste batzuek, berriz, oso gaizki. Guk aitona-amonei eta gurasoei egin dizkiegu elkarrizketak. Bakoitzak bere ikuspegia izan arren, bat egiten dute zenbait arazotan. Arazo horiek aztertu ditugu eta konponbideak bilatzen saiatu gara. 


AITONA-AMONENTZAKO AHOLKUAK

Esaterako, gehienbat zuek, aitona-amona maitiok, lagunak eta senideak faltan dituzue. Horretarako, bideo-deien bidez komunikatzea proposatuko genizueke. Horretaz gain, gazteak zineteneko edo maitatutako senideak gogorarazten dizkizueten argazkiak ikustea ere gomendatzen dizuegu. Izugarri lagun liezazuekete.

Beste arazo bat, osasun-langileek behar duten materiala ez izatea da. Badakigu guk oraingoz ezin dugula ezer egin material falta konpontzeko, baina birusaren susperraldi bat balego, denok lagundu beharko genuke material horiek eskuratzen, eta horrela, osasun-langileen lana erraztu.

Bestalde, telebistako edo egunkarietako berriek gure aitona-amonak eta gure gurasoak kezkatzen dituzte. Kezka hori saihesteko, irratia entzuteari utzi behar diozue (edo ez etengabe entzuten egon behintzat) eta agian, ez zenituzkete albisteak uneoro ikusi beharko. Amaitzeko, ikasleoi ez ezik, guraso eta aitona-amona guztiei ere bizitza aldatu zaie. Zuen ohiturak aldatu dira, baina gauza berriak egiten ikasi duzue, eta ohitura zaharrak ere berreskuratu dituzue. Alde positiboa ikustea gomendatzen dizuegu, eta horrela, gauza txar guztiak atzean utzi ahal izango dituzue.

lunes, 8 de junio de 2020

IRAKASLEAK by Aitana Arandilla, Maider González, Alaitz Gartzia, Urko Echevarria eta Olaia LLamosas



NAHIA LARRAURI: “Itxialdiak familiarekin gehiago egotea ekarri du".
Nahia orokorrean eroso dago baina klasera bueltatzeko gogoekin ere. Nahiak 3 urte inguru daramatza institutu honetan eta oso gustuko ditu dauden ikasle eta irakasleak. Gauza positiboak ere ateratzen ditu konfinamendu honetatik, familiarekin denbora gehiago egotea, alegia. 


IRENE GORROÑO: “Ikasleak ikusteko gogoa dut”
Irenek urte bat soilik darama institutu honetan irakasten, baina oso konforme dago zentroarekin. Triste dago, gogo handia duelako itzultzeko eta denok ikusteko, nahiz eta batzuetan guk gehiegi hitz egin bere klaseetan.


SUSANA SANCHO: “Zaletasunei ekin diet konfinamenduan”
Susanak ondo darama konfinamendu hau. Bere zaletasunak egiteko aprobetxatzen ari da, irakurtzea eta idaztea, eta orain familiarekin denbora gehiago pasatzen du. 5 urte inguru darama Urbin irakasten, eta oso gustura dago, baina, institutu guztietan bezala, batzuetan, arazoak sortzen dira eta normaltzat jotzen du hori. Teknologiarekin ondo moldatzen da, normaltasunera bueltatu nahi badu ere.


NAGORE LOPEZ: “Ikasleen arreta galtzen ari naizela nabaritzen dut”
Nagore eroso dago zentro honetan baina faltan du ikasleen eta irakasleekin harremana izatea. Irakasle izaten 10 urte baino gehiago daramatza. Ondorio txar batzuk ere atera ditu, adibidez; ikasleen arreta galtzen ari dela nabaritzen du. Nagore gehiago kezkatzen du klasera itzultzeak eta osasunak, arlo akademikoak baino.



Kaixo, bloggeko irakurleok! 
Galdetegi batzuen bitartez, irakasle batzuei galdera batzuk egin dizkiegu haien lanari buruz gehiago jakiteko, eta itxialdiaren egoera nola daramaten aztertzeko. Egoera horrek ondorioak ekarriko ditu, onak eta txarrak, eta guk ondorio txarretako batzuei irtenbide bat proposatu nahi diegu. Guztira, hainbat irakasleren galdetegiak jaso ditugu, bakoitzak bere iritzi argiarekin. Irakasleek gehien aipatu duten arazoa instituturako itzulera da.

Oso kezkatuta daude, ez dakitelako oso ondo zein neurri jarri behar diren.
Normala da. Egoera hori inoiz bizi izan ez dugunez, beldur gara gure eguneroko bizitzan ondorioak jasateko eta normaltasunera ez itzultzeko beldurra ere badugu. Bildutako arrazoiak oso antzekoak dira; izan ere, egoera honetan sumatzen ditugun arazo nagusiak dira, adibidez, pertsonekiko elkarbizitza, elkar ezin ukitzea…

Gutxi barru uda hasiko da eta hondartzak, igerileku publikoak irekiko dira. Bidaiatzen duen jendea edo herrira joaten dena... mugitzen hasiko da. Egoera horretan bidaiatzea ez dela oso zuzena uste dugu, baina gauza asko alda ditzakegu; adibidez, hondartzek eta igerilekuek edukiera mugatua izatea, pertsonen arteko distantziak eta ordutegiak ezartzea eskatzen dugu.

Irailean eskola eta ikastetxe publikoetara itzuliko garenez, segurtasun neurri txiki batzuk kontuan izatea nahiko genuke, adibidez, xaboia eta eskuetako desinfektatzailea izatea, eskoletan ikasleen artean distantzia izatea, kopurua murriztuz edo mahaiak bereiziz. Guk uste dugu gauza horiek ez direla oso zailak izateko edo egiteko, eta neurri horiekin geure buruari eta gure ingurukoei lagun diezaiekegula. Eskola guztiak neurri hauek erabiltzera animatuko ditugu, dena errazagoa izan dadin.

JANTOKIA by Unax Martín, Evelit Ponce, Unai Martín eta Estizen mohedano



3. MAILAKO IKASLE BATEN AMA. “ Eskuak garbitzea eranginkorrena”
Ikasle baten ama bati galdera batzuk egin dizkiogu eta bere erantzunen laburpen bat egin dugu. Amak jan egiten du jantokian baina dio janari gehiena ez dela bere gustukoa Jantokian ez du arazo gehiegi izan, baina ez du bere iritzia eman nahi ikasleek izaten dituzten kexei buruz. Bere semea 3 urte daramatza jantokira joaten, hau da, institutuan hasi zenetik. Berak pentsatzen du eskuak garbitzea konponbidea izan daitekeela koronabirusari aurre egiteko. Irailean bere semea jantokira joango da. Bere ustez, nahiz eta bere semeari janaria ez gustatu, ez luke gehiago ordainduko kalitate gehiagoko menua edukitzeko Pentsatzen du janariak kalitatea ere irabaziko lukeela zentroan sukaldatuko balitz.


NINBE ARRARTE. “ Espazio faltak kezkatzen nau”
Ninberi bidali diogu galdetegi bat eta erantzun zigun 4-5 urte daramatzala jantokian lan egiten. Janaria ez dela jantokian egiten, hau da Gaska lantegian egiten da eta gero handik ekartzen da. Zortzi ordu baino gehiago lan egiten duela esan digu. Garbitasuna serio hartzen dutela baina instituturako bueltan neurri gehiago hartuko dituztela.
10-15 pertsona inguruk lan egiten dute jantokian. Ez da ikasketa berezirik behar han lan egiteko eta kezkatuta dago ez dakielako nola lortu espazio gehiago eta nola ziurtatu eskuen garbiketa eta birusaren kontrako neurriak.


ADRIAN. 3. mailako ikaslea. ”Janari goxoena kroketak eta san jakoboak dira.”
Jankokiaz galdetuta arazorik handiena jantokiko janaria dela esan zigun, ez zaiolako gustatzen, baina badaude gustuko dituen platerak, adibidez kroketak edo san jakoboak. Bazkaltzeko ematen dieten denbora ondo dagoela uste du eta birziklatzera behartzen dituzte baina ez zaio inporta. Ez dago konforme koronabirusaren kontrako neurriekin, baina bueltatzerako neurri batzuk egongo direla uste du eta ez zaio axola beharrezkoak direlako uste duelako.


IRADOKIZUNAK

Jantokiak,dakizuenez, arazo asko ekartzen dizkigu. Irailean instituturako buelta ez da erreza izango.
Higienearen kontua arazo larria izango da, oso garrantzitsua izango delako neurriak hartzea. 
Horretarako jantokiko txandak bitan banatu beharrean hirutan edo lautan bana lezakete ikasleen kopurua murrizteko. Ikasle gutxiago jantokira joatea ere gomenda lezakete, hau da ahal dutenak etxera joatea bazkaltzera eta geratzen direnek ipintzen dituzten neurriak zorrotz betetzea.

Ikasle haiei eskatuko genieke ,adibidez, maskarilla erabiltzea (bakoitzak maskarilla poltsikoan gordetzea, eta bakoitzak bere platerra eta mahai tresnak batzea eta ogia edo frutak…hartzea, beste janaria ikutu barik. Eskegitokien artean leku bat uztea ondo legoke arropa ez nahasteko eta ez kutsatzeko.

viernes, 5 de junio de 2020

IKASLEEN IRITZIAK by Uxue Arteagoitia, Hegoi Lombardia, Alexia caballero, Nerea Puente



NAROA: " Egunaren arabera ezberdin nago"
Naroak egunaren arabera desberdin sentitzen dela esaten du, eta bere ustez, klaseak online ez dira probetxugarriak lan gehiegi delako. Baina egun hauek ondo daramatza etxetik institutuko ordutegia etxetik jarraitzea erraza iruditzen zaiolako. Horretaz aparte, wifia txarto joaten zaio edo batzuetan irakasleek ez dutela ezer azaltzen edo etxerako lanak ezer azaldu gabe agintzen dituztela esaten du.



LORE: “Irakasleek gugan gehiago pentsatzea” 
Lore egun hauetan triste sentitzen da eta uste du klaseak probetxugarriak ez direla lanen kopurua gehiegi delako. Loreri klaseak Internen egitea ez zaio batere erreza egiten ezta instituko ordutegia etxetik jarraitzea ere. Egun hauetan txarto sentitzen da eta, institutura itzultzen garenean, ikasleen kopurua murriztuko dela uste du. Lorek irakasleek gugan gehiago pentsatzea dena hobetuko lukeela dio.


ESTIZEN ”Distantziak eta segurtasun neurriak”
Egunaren arabera desberdin sentitzen da eta klaseak online probetxugarriak direla dio. Erreztasunez eramaten ditu klaseak etxetik baina lanen kopurua gehiegizkoa iruditzen zaio. Bere ustez, distantziak eta segurtasun neurriak aldaketa suposatuko dute institutuan. Ikusten duen arazorik handiena bideo deietan jende asko dagoela da, eta institutuan ikasleen arteko distantziak handitu beharko direla komentatu digu.



IRADOKIZUNAK

Urbiko institutuko hainbat ikasleri galdetegi bera bidali diegu beraien iritziak kontuan hartzeko. Hainbat arazoren artean, bi nabarmendu ditzakegu: batetik, wifiarekin arazoak direla eta, hainbat ikaslek ezin dituzte lanak entregatu edo bideodeietan konektatu; bestetik, lanak garaiz entregatzea zaila egiten zaie, epemugak askotan oso laburrak direlako.

Arazo horientzat hainbat konponbide daude, adibidez, irakasleek gugan gehiago pentsatu beharko lukete eta lanen kopurua murriztu. Horrela, ikasleek lanak entregatzeko lasaiago egongo lirateke.

Wifiaren arazoa konpontzeko, irakasle bakoitzak astean behin, aste horretan zehar egin diren ariketak zuzentzea proposatuko genuke, eta horrela ez ginateke wifiaz pendiente egongo.

Beste orduetan libre egon gintezke bidalitako ariketak egiteko.

Ez dakigu nola egongo garen irailean. Horrela jarraituz gero datorren urteko lehenengo hiruhilekoa errezago egingo litzaiguke, ikasturtea hasteko prestatuago egongo ginatekeelako.

ATEZAINTZA. Aimar González, June Figal, Ibai Román, Haizea Vasilis, Anne Felipe



INES SERRANO. Urbi institutuko atezaina. “Ikasleen tratua atsegina da eta oso eroso nago”
12 urte daramala ikastetxean esan digu, eta ikastetxean jarduera asko ere egiten dituela. Lan egitean ez duela zailtasunik erantzun digu eta ikasleekin eta lankideekin harreman ona duela. Ez dela materialik falta erantzun digu, eta bere lan orduen kopurua egoki iruditzen zaiola. Ikasleengandik jasotzen duen tratua egokia dela eta institutuan eroso dagoela esan digu. Eskola komunitatearen taldeen artean dagoen komunikazioa hobetzea eta sakontzea falta dela uste du.


JON FERNÁNDEZ. 3.mailako ikaslea. “ Gutxitan joan naiz atezaintzara, baina tratua ona izan da”
Atezaintzara gutxitan joaten dela esan digu eta jasotzen duen tratua ona dela. Haien lana normalean ona iruditzen zaiola eta inoiz ez zaiola ezer falta izan. Joan den batzuetan, atezaintzan inor ez dagoela esan digu eta atezain nahiko daudela. Arazo teknikoak daudenean askotan joaten direla konpontzera eta pare bat egun pasatzen diela zerbait apurtu eta haiek konpontzera joaten diren arte. Ez zuela ezer aldatuko esan digu eta itzultzen garenean espazio falta egongo dela.


AHOLKUAK

Atezainekin hitz ondoren, beraiek aipatutako arazoei konponbidea ematen saiatu gara gure taldean. Arazoetako bat, Ines Serranoren ustez, ikastetxeko talde guztien arteko komunikazio eskasa da. Gure ustez, gure arteko komunikazioa hobetzeko ezinbestekoa da kontaktu gehiago egotea. Hori lortzeko, idea ona iruditzen zaigu, Urbiko zuzendaritzak institutuko talde guztiak elkartuko dituzten proiektu edo ekitaldiak antolatzea. Horrela, elkar ezagutzen hasiko gara guztiok eta gure harremana hobetuko da. 
Ikasle batzuk kexatzen dira atezaintzara joaten diren batzuetan ez dagoelako atezainik. Ziur aski, ezin dira egon aldi berean toki guztietan. Gure ustez, egin beharko zena kasu honetan atezainen arteko lan-txandak hobeto antolatzea da.Horrekin, lortuko duguna izango da beti norbait egotea atezaintzan eta ikasle guztiak atendituta egotea.
Koronabirusa dela eta, espazio faltagatik dago kezkatuta institutuko jendea. Atezaintza ez da oso handia eta 2 metroko distantzia mantentzea ez da erraza izango. Atezainen ustez, ezinbestekoa da atezaintzara joaten diren ikasleak banan-banan joatea. Horrela 2 metroko distantzia mantendu ahal izango dugu eta kutsatzeko aukera baxuagoak izango dira.
Ideia ona ere iruditzen zaigu, atezaintzan kristal moduko bat jartzea. Horrela atezainaren eta ikaslearen arteko kontaktua minimoa izango da. Horretarako, beharrezkoa da ikasleak eta atezainak arduratsuak izatea, kutsatzeko arriskua ez areagotzeko.
Zuen kezkak konpontzeko ezinbestekoa da guztiok arduratsuak izatea, adibidez, Koronabirusaren kasuan 2 metroko distantzia mantentzea beti. 
Espero dugu gure aholkuak lagungarriak izatea eta zuen arazoak konpontzeko erabilgarriak izatea.