LUCIANO SUMOZAS (Martaren aitona)
“Gustatzen zait gaztea nintzeneko argazkiak ikustea, eta jada ez dauden senide horiek guztiak gogoratzea. Argazki horiek nire bizitzako garai oso zoriontsu batera naramate.”
“Uste dut bidegabekeria dela osasun-langileek beharrezko materiala ez izatea. Pertsona gisa, langile horiek berekoiagoak izango balira, ez bailukete horrenbeste egin beharko. Egin beharrekoa baino askoz gehiago egin dute. “
“Egoera honetako gogorrena nire senideak eta lagunak ez ikustea izan da. Konturatu naiz uste nuena baino askoz gehiago maite ditudala.”
FRANCISCA POZUELO (Martaren amona)
“Niretzat oso gogorra da nire lagunak eta nire familia ez ikustea, haiekin ez egotea. Faltan ditut. Lehen ia egunero ikusten nituen, eta birusaren erruz, pantaila baten bidez bakarrik ikus ditzaket.”
MARÍA ANGELES MORENO (Juleneren amona)
“Ez dut uste berrogeialdiak inolako alde positiborik duenik.”
“Niretzat gogorrena familia aurrean izatea eta ezin besarkatzea izan da.”
CONRRADO GALLEGO (Juleneren aitona)
“Egunero, datuei eta berriei adi nago, izurria noiz arinduko... “
“Kezkatuta nago, arrisku gehien duten pertsona taldearen barruan sartzen naizelako. Gainera, bihotzeko arazoak ditut, kardiopatia bat, eta beste gauzaren bat ere. Beldurra baino, ardura.”
“Egunero ikusten ditut albisteak, zifrak jaisteko zain nagoelako. Datu positiboak zein negatiboak eragina dute nire egunerokoan.”
“Guztia aldatu da. Nire bizitzaren erritmoa guztiz aldatu da. Lehen ohitura batzuk nituen, orain egin ezin ditudanak.”
CLEMENTE GÓMEZ (Juleneren aitona)
“Oso beldurtuta nago. Iaz ospitalean egon nintzen eta hainbat gaixotasun izan ditut. Ez dut pentsatu nahi gaixotasun honetaz kutsatuko banintz zer gertatuko litzaidakeen.”
“Nire semeari esker ondo bizi naiz. Janaria prestatzen dit, erosketak egiten dizkit, eta behar ditudan botika guztiak ekartzen dizkit.”
“Nire bilobek egunak pozten dizkidate. Egunero deitzen naute, baina faltan ditut.”
ZORIONE SOBRÓN (Aroaren ama)
“Nekatuta eta aspertuta nago berrogeialdi honetan, ezin ditut gauza asko egin eta.”
“Nire bizimodua aldatu egin da, lan gehiago daukat eta etxean jende gehiago ere badut.”
“Nire gurasoen ardura dut, oso nagusiak dira eta egunero deitzen ditut.”
Kaixo, Urbiko jendea!
Hilabete hauetan, dakizuenez, berrogeialdian egon gara etxetik atera ezinik, koronabirusaren erruz. Pertsona batzuek ondo aurre egin diote egoerari, baina beste batzuek, berriz, oso gaizki. Guk aitona-amonei eta gurasoei egin dizkiegu elkarrizketak. Bakoitzak bere ikuspegia izan arren, bat egiten dute zenbait arazotan. Arazo horiek aztertu ditugu eta konponbideak bilatzen saiatu gara.
AITONA-AMONENTZAKO AHOLKUAK
Esaterako, gehienbat zuek, aitona-amona maitiok, lagunak eta senideak faltan dituzue. Horretarako, bideo-deien bidez komunikatzea proposatuko genizueke. Horretaz gain, gazteak zineteneko edo maitatutako senideak gogorarazten dizkizueten argazkiak ikustea ere gomendatzen dizuegu. Izugarri lagun liezazuekete.
Beste arazo bat, osasun-langileek behar duten materiala ez izatea da. Badakigu guk oraingoz ezin dugula ezer egin material falta konpontzeko, baina birusaren susperraldi bat balego, denok lagundu beharko genuke material horiek eskuratzen, eta horrela, osasun-langileen lana erraztu.
Bestalde, telebistako edo egunkarietako berriek gure aitona-amonak eta gure gurasoak kezkatzen dituzte. Kezka hori saihesteko, irratia entzuteari utzi behar diozue (edo ez etengabe entzuten egon behintzat) eta agian, ez zenituzkete albisteak uneoro ikusi beharko. Amaitzeko, ikasleoi ez ezik, guraso eta aitona-amona guztiei ere bizitza aldatu zaie. Zuen ohiturak aldatu dira, baina gauza berriak egiten ikasi duzue, eta ohitura zaharrak ere berreskuratu dituzue. Alde positiboa ikustea gomendatzen dizuegu, eta horrela, gauza txar guztiak atzean utzi ahal izango dituzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario