NAHIA LARRAURI: “Itxialdiak familiarekin gehiago egotea ekarri du".
Nahia orokorrean eroso dago baina klasera bueltatzeko gogoekin ere. Nahiak 3 urte inguru daramatza institutu honetan eta oso gustuko ditu dauden ikasle eta irakasleak. Gauza positiboak ere ateratzen ditu konfinamendu honetatik, familiarekin denbora gehiago egotea, alegia.
IRENE GORROÑO: “Ikasleak ikusteko gogoa dut”
Irenek urte bat soilik darama institutu honetan irakasten, baina oso konforme dago zentroarekin. Triste dago, gogo handia duelako itzultzeko eta denok ikusteko, nahiz eta batzuetan guk gehiegi hitz egin bere klaseetan.
SUSANA SANCHO: “Zaletasunei ekin diet konfinamenduan”
Susanak ondo darama konfinamendu hau. Bere zaletasunak egiteko aprobetxatzen ari da, irakurtzea eta idaztea, eta orain familiarekin denbora gehiago pasatzen du. 5 urte inguru darama Urbin irakasten, eta oso gustura dago, baina, institutu guztietan bezala, batzuetan, arazoak sortzen dira eta normaltzat jotzen du hori. Teknologiarekin ondo moldatzen da, normaltasunera bueltatu nahi badu ere.
NAGORE LOPEZ: “Ikasleen arreta galtzen ari naizela nabaritzen dut”
Nagore eroso dago zentro honetan baina faltan du ikasleen eta irakasleekin harremana izatea. Irakasle izaten 10 urte baino gehiago daramatza. Ondorio txar batzuk ere atera ditu, adibidez; ikasleen arreta galtzen ari dela nabaritzen du. Nagore gehiago kezkatzen du klasera itzultzeak eta osasunak, arlo akademikoak baino.
Kaixo, bloggeko irakurleok!
Galdetegi batzuen bitartez, irakasle batzuei galdera batzuk egin dizkiegu haien lanari buruz gehiago jakiteko, eta itxialdiaren egoera nola daramaten aztertzeko. Egoera horrek ondorioak ekarriko ditu, onak eta txarrak, eta guk ondorio txarretako batzuei irtenbide bat proposatu nahi diegu. Guztira, hainbat irakasleren galdetegiak jaso ditugu, bakoitzak bere iritzi argiarekin. Irakasleek gehien aipatu duten arazoa instituturako itzulera da.
Oso kezkatuta daude, ez dakitelako oso ondo zein neurri jarri behar diren.
Normala da. Egoera hori inoiz bizi izan ez dugunez, beldur gara gure eguneroko bizitzan ondorioak jasateko eta normaltasunera ez itzultzeko beldurra ere badugu. Bildutako arrazoiak oso antzekoak dira; izan ere, egoera honetan sumatzen ditugun arazo nagusiak dira, adibidez, pertsonekiko elkarbizitza, elkar ezin ukitzea…
Gutxi barru uda hasiko da eta hondartzak, igerileku publikoak irekiko dira. Bidaiatzen duen jendea edo herrira joaten dena... mugitzen hasiko da. Egoera horretan bidaiatzea ez dela oso zuzena uste dugu, baina gauza asko alda ditzakegu; adibidez, hondartzek eta igerilekuek edukiera mugatua izatea, pertsonen arteko distantziak eta ordutegiak ezartzea eskatzen dugu.
Irailean eskola eta ikastetxe publikoetara itzuliko garenez, segurtasun neurri txiki batzuk kontuan izatea nahiko genuke, adibidez, xaboia eta eskuetako desinfektatzailea izatea, eskoletan ikasleen artean distantzia izatea, kopurua murriztuz edo mahaiak bereiziz. Guk uste dugu gauza horiek ez direla oso zailak izateko edo egiteko, eta neurri horiekin geure buruari eta gure ingurukoei lagun diezaiekegula. Eskola guztiak neurri hauek erabiltzera animatuko ditugu, dena errazagoa izan dadin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario